2007-10-02

LURDES IRIONDO (1937-2005)


Haur kantuez eta literaturaz hitz egiterako orduan, ezinbestekoa zaigu Lurdes Iriondo, 2005eko abenduaren 27an hil zitzaigun euskarazko kantagintza berriaren aitzindaria, gogora ekartzea. Urnietan jaio zen 1937. urtean eta txikitatik erakutsi zuen musikarekiko zaletasuna. Lurdes Iriondo 1960. hamarkadan sortu zen "Ez Dok Amairu" taldearen sortzaileetakoa izan zen. Arrakasta izugarriaren ondoren, Lurdes Iriondo eszenatokietatik aldendu zen. Ondorengo urteetan bakarkako diska bakarra kaleratu zuen eta bi Xabier Leterekin batera. Haur kantez osatutako hainbat lan kaleratu zituen eta azken urteetan isilpean, haurrekin aritu zen lanean, literatura idazten eta musika egiten.

No hay comentarios: