2007-10-02
IPUINAK ETA SEHASKA KANTUAK
Haurrei loaldia errazteko ipuinak kontatzen dizkiegu eta sehaska kantuak kantatzen diegu. Honela, haurrak lasaitu egiten dira eta gainera helduon eta haurtxoen arteko lotura eztutzen dugu. Lotara joateko unea oso garrantzitsua da eurentzat eta guk, guraso nahiz irakasle izan, une horri merezi duen garrantzia eman behar diogu. Baina askotan ez diogu ematen.
Bizi garen garai honetan, daramagun bizitza erritmoa dela eta, (edo hala uste dugu) halako kontuei garrantzi gutxi ematen diegu, baina helduko da momentua ezen geure ondarea berrezkutatzera behartuta egongo garen eta beraz, hobe dugu gure altxorrak zaindu eta gordetzea, geure ondorengoek eskertuko digute egindako lana eta. Ondorengo horiek gaur eguneko haurtxoak ditugu, has gaitezen gaurtik ikasten beraz.
Hiart Kabrera Ansola
Egilea Hiart Kabrera Ansola en 3:17
Etiketak: ipuinak, loaldia, lotura, sehaska kantak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario