Irailaren 29an Ikastolen Konfederazioak klandestinitatean lan egin zuten andereñoak omendu zituen, euskararen eta eskola berriaren alde egindako lana txalotuz. Emakume horietako bat Elbira Zipitra Irastorza dugu, 1906.urtean Zumaian jaioa. Irakasle titulua lortutakoan, euskara eta eskola berrian oinarritu zen. 1936.urtean, beste emakume asko bezala alde egin behar izan zuen, baina ez zuen bere lana eten. Elbiraren eta andereño guzti horien metodologia esperientzian oinarritzen zen eta haurren eta taldeen ezaugarriak kontuan hartzen zituzten. Euskara eta euskal kultura, hainbat euskal autoreen ipuinen bitartez lantzen zituen. Hortxe gaur eguneko irakaskuntzaren sustraia.
2007-10-03
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario